Udaberriko ibilaldiak
Kazkabarra taldeko begiraleok, DBHko ikasleekin Euskal Herrian zehar ibilaldi batzuk antolatu ditugu. Apirileko oporraldian, apirilaren 7tik 10era izango dira.
Ikastola ezberdinetan igaroko ditugu gauak, eta ibilaldia erosoago egiteko lo zakuak eta aldatzeko arropekin motxilak eramateko furgoneta eramango dugu ibilaldian zehar. Hauek dira aurtengo ibilalditarako proposamenak:
DBH 1 maila: DEBATIK PASAIRA
Apirilak 7: Deba - Zumaia
Apirilak 8: Zumaia - Zarautz - Orio
Apirilak 9: Orio - Donostia
Apirilak 10: Donostia - Pasaia
DBH 2 maila: HAZPARNETIK HENDAIARA
Apirilak 7: Hazparne - Kanbo
Apirilak 8: Kanbo - Sara
Apirilak 9: Sara - Bera
Apirilak 10: Bera - Hendaia
DBH 3-4 mailak: ARETXABALETATIK DURANGORA
Apirilak 7: Aretxabaleta - Arrasate
Apirilak 8: Arrasate - Elorrio
Apirilak 9: Elorrio - Durango
Apirilak 10: Durangon inguruan ibilaldia
Prezioa: 120 euro.
Euskadiko kutxa: ES46 3035 0028 10 0280049311
Kutxabank: ES30 2095 5212 1091 2479 7365
Rural Kutxa ES67 3008 0156 41 3058312129
Izena emateko, ondorengo esteka bete eta ordainketa egin behar da martxoaren 1a baino lehen. Izena eman ondoren baja emanez gero, ez da kuotarik itzuliko. Ordainketa agiria, izena emateko estekan atxikitu behar duzue.
Edozein zalantzarekin idatzi lasai (urkola.anaje@laskorainikastola.eus) edo deitu Ikastolara (943-697122).




