Eusfamilia egitasmoa

Euskara sustatzeko helburuarekin, EUSFAMILIA egitasmoa martxan jarriko dugu Laskorain Ikastolan. Egitasmo honen bidez, euskaraz bizi diren familiak eta etxean euskara entzuteko aukerarik ez duten haurrak elkartuko ditugu, euskararen erabilera modu naturalean eta atseginean bizitzeko aukera izan dezaten.

Zein da asmoa? familia euskaldun hiztun batek eta euskal hiztuna ez den haur batek elkarrekin  5 eguerditan etxean bazkaltzea eta eguerdi hauek elkarrekin pasatzea, euskaraz bizitzeko aukera eta giroa partekatuz.

Zer egin 5 eguerdi horietan? Euskarazko errealitatea ezagutzeko aukera emango diegu elkarri, elkarrekin bazkaldu eta famili bakoitzak nahi duen  jardueraren bidez: Mahai-jolasetan ibili, elkarrekin istorioak irakurtzea, euskal abestiak entzun, eskulanak egin, ibilaldiak …egitea izan daitezke aukerak. 

Oso garrantzitsua da euskara ez duten haurrek euskaraz bizitzeko eta familietan hizkuntza hori entzuteko aukera izatea, eta alderantziz, euskaraz bizi diren familiek errealitate soziolinguistiko desberdinak ezagutu eta bizipen berriak jasotzea. Modu horretan, elkarrekin aberasten gara eta hizkuntza zubiak eraikitzen ditugu.

Nola egin daiteke? Horretarako,  dekalogo bat osatu dugu  eta bertan aurkituko dituzue jarraibide eta proposamen praktiko batzuk.

Egitasmoa HH eta LHko familien artean antolatuko dugu eta martxoak 9tik 13ra  bitartean burutuko da.

Beraz, animatuz gero izena eman hemen. ( euskal hiztun izan hala ez)