Tolosako inauterietan

Inauteriak gainean ditugunez, ikastolako 4 urteko ikasleak “Tolosako Inauterietan bidaiatzen” izeneko proiektuan murgildu dira, Galtzaundiren gidaritzapean.

Proiektu honen bidez, Inauterietako egun bakoitzaren inguruko bitxikeriak ezagutu dituzte, abestiak ikasi eta eskulan ugari egin dituzte, giro alaian eta parte-hartzailean.

Ikasitakoa ospatzeko eta proiektuari amaiera emateko, mozorro-desfilea antolatuko dute 3 urteko ikasleentzat. Kolorez, musikaz eta alaitasunez betetako ekitaldia izango da, txikien zein handien gozamenerako.

GORA TOLOSAKO INAUTERIAK!