Danborrada

Aste honetan ikasleek danborrak etxera eramango dituzte eta entsaio orokorra igande honetan izango da, Triangulon, goizeko 11etan. 

Ikastolako taldea, entsaioan,  Trianguloan, Kultur etxeari begira jarri eta ezkerretara jarriko gara (Gorosabel kalearen aldamenean).(Euria egingo balu, entsaioa Zerkausian izango da). Ez ahaztu gerrikoa eramateaz.

DANBORRADAREN EGUNA:

Danborradako egunean berriz, otsailaren 14an, Geltoki kalean elkartuko gara arratsaldeko 16:30ean. 

Ileretan txukun jarri ondoren,  arratsaldeko 17:00etan abiatuko da San Frantzisko pasealekutik barrena.

JANTZIA:

Ikastolako umeek galtza txuriak eta txilaba eraman behar dituzte.

Datorren astean, txapela eta lepoko zapia banatuko ditugu ikastolan. 

Inauterien ondoren, txapela, zapia,  danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue.

GURASOEN LAGUNTZA:

Bai entsaio orokorrerako (igande honetarako) eta bai danborradako egunerako guraso laguntzaile taldea osatu nahi dugu, umeak ileretan txukun joan daitezen, umeren batek laguntza behar izango balu…

Laguntzeko prest zaudetenok, urkola.anaje@laskorainikastola.eus emailera idatzi mesedez.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuaz, jaso gure agurra.

ABESTIAK:

Etxean entsaiatu nahi izanez gero, hemen doaz danborradako abestiak.