Astelehenitarako

Astelehenita gerturatzen ari da, eta Inauterietako konpartsaren inguruko informazioa bidaltzen dizuegu:

TELA ZATIAK

Geletan banatzen ari garen esaera zaharren tela zatiak, mozorroaren aurreko aldean josi behar dira.

(Deabruenak eta oilarrenak astelehenean jasoko ditugu eta orduan banatuko ditugu).

MOZORROAREN OSAGAIAK

Entsaioetan, mozorroekin batera eraman behar dituzten osagaiak banatzen ari gara:

Xaguak:      Belarriak eta pajarita

Sorginak:    Txapela eta erratza

Deabruak:   Adarrak eta hiru puntako bastoia

Jainkoak:    Burukoa eta hegalak

Oilarrak:     Mokoa eta kresta

Azeriak:      Belarriak eta betaurrekoak

Mozorroaren azpian eramango dugun arroparen kolorea: Oilarrak eta jainkoak ZURIA eta beste guztiak BELTZA.

 ENTSAIOAK

Larunbatean (otsailak 7), entsaioak izango dira: LH mailakoak 15:30ean eta DBH / BATX 16:30ean

Otsailaren 13an (ostiralean), entsaio orokorra izango da 15:00etan.

ASTELEHENITAKO EGITARAUA

Goizeko 8:45etan elkartuko gara Sakramentinoetan.  Ikastolan bazkaldu behar duenak ekar dezala bazkaria, poltsan izena jarritaBazkari poltsak utzi eta berehala San Frantzisko pasealekura joango gara. 

10:00etan, Aisialdi talde bakoitzak bere dantza aurkeztuko die beste taldeei.

11:00etan, talde bakoitza, dagokion lekura joango da, dantza egitera. Aurten ere,  San Frantzisko pasealekuan, leku zehatz batetan egingo dugu dantza.

Eguerdian hamaiketakoa banatuko dugu, indarberritu eta dantzan jarraitzeko.

14:00etan, azken dantza egin ondoren, bazkaltzera joango gara Sakramentinoetara.  Nahi duenak, bazkaltzera etxera joateko aukera izango du.

15:15ean Sakramentinoetan elkartu eta zezenetara joango gara. Bertan merienda banatuko dugu. 

Zezenak bukatzean, ibai aldetik zuzenean Zubi Berriraino jaitsiko gara eta bertan hasita dantza eginez, Lopez Mendizabal Plaza parera joango gara (Foruen etorbidea). Bertan egingo dugu azken dantza, 19:00etan. 

Seme/alabei, beraien bila zuek joango al zareten edo etxera bakarrik joan behar duten adierazi. 

Euria egingo balu: 

Euria dela eta bertan behera geratzen bada, goizean emailez adieraziko zaizue. Bertan behera geratuz gero, bazkal ondoren zezen plazara joango gara (sarrerak aurretik eskuratzen baititugu). 

Arratsaldean euria egiten badu, zezen plazatik atera eta ibai aldetik behera jaitsiko gara, eta kasu horretan, arratsaldeko 18:00etan joan behar duzue seme alaben bila.