Gure zirkua
Gabonetatik bueltan, 3 urtekoekin zirkuaren munduan murgildu gara. Pixkanaka bertako pertsonaiak ezagutzen hasi gara: lehen astean pailazo bihurtu ginen, sudur gorriak eginez; bigarren aste, berriz, malabarista izan gara, egunkari-papera eta haurren sormena erabiliz pilotak sortuz; Hirugarren aste honetan berriz, mago bihurtu gara, makilak eginez. Hurrengo asteetan ere beste hainbat pertsonai ezagutuko ditugu eta gure zirkua osatuz bukaera emango diogu.
Aste hauetan gurasoen bisita ere izan dugu, eta gurekin batera pailazo eta malabarista bihurtu dira. A ze artista kuadrila polita osatu dugun denon artean!
















