DBHko ikasleak

Urtarrilaren 10-11 eta 17-18 asteburuetan DBH mailetako 180 ikaslek parte hartu dute Ikastolen elkartearekin Aretera antolaturiko eski irteeretan.

Irteera hauek, irakasle eta Kazkabarrako begiraleek lagundurik antolatzen ditugu.

Gainera, goizetan, Ikastolen elkarteko eski irakasleekin ikastaroak izan dituzte.

Elur urtea izaten ari da aurtengoa eta ederki gozatzeko aukera izan dute parte hartu duten ikasleek.