Ebaluazioaren inguruko

Dakizuenez, Laskorain Ikastolak eraldaketa pedagogikoaren aldeko hautua egin zuen; aldaketa horrek gure ebaluazio-sistema egokitzea ekarri du  ikuspegi horren baitan. LH5-DBH3ko mailetan dugun hezkuntza eredu berrietako oinarria dugu Ebaluazio Hezigarria. 
 
Ebaluazio hezigarriaren hautua ulertu eta horrek suposatzen dituen aldaketak aztertzeko bildu ginen atzo, hilak 15, Usabalgo areto nagusian.  Garrantzitsua iruditzen zaigu ikasleekin ez ezik, familiekin ere ebaluazio hezigarria eta txostenaren nondik-norakoak aztertzea, izan ere, zuen seme-alaben ikaskuntza-prozesuarentzako zuen inplikazioa eta ebaluazioa ulertzeko modua partekatzea ezinbestekoa dela uste dugu. 
 
Mila esker atzoko saiora gerturatu zineten guztioi. Zuen ekarpenak benetan esanguratsuak eta aurrera jarraitzeko hausnarketarako ezinbestekoak izan ziren. 
 
Komunitate guztiaren atxikimendua ezinbestekoa izango da horrelako aldaketak aurrera eramateko.