Saharar herriaren aldeko bilketa

Urtero bezala, hemen dugu ikastolan janari bilketa egiteko proposamena, “Tolosaldea Sahararekin” elkartearekin gauzatzen dugun elkarlanaren testuinguruan.

Aurten, eskaera aniztu egin digute eta janaria ez ezik, pixa-oihalak eta eskolako tresnak ere bildu ahal izango ditugu.

● Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.
● Haurrentzako eta helduentzako pixa-oihalak.
● Konpresak
● Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...

Urtarrilaren 19tik 29ra, ohiko lekuetan jarriko dira guneak ikasleek dakartena pilatzeko.

Ea aurten ere aurreko urteetan bezain eskuzabal jokatzen dugun!!