Kazkabarra
Inauterietako konpartsa
Hasi gara inauterietako motorrak berotzen. Esaera zaharrak izango da aurtengo inauterietako gaia. 650 lagun aterako gara xagu, sorgin, deabru, jainko, oilo eta azeriz mozorrotuta. Jostunak neurriak hartu zituzten eta dantzak prest ditugu; bihar larunbata, izango da lehenengo entsaio egun.
Ondorengo datetan izango dira entsaioak.
Urtarrila: 10 (larunbata),17 (larunbata), 25 (igandea),
Otsailak 1 (igandea), 7 (larunbata),
Entsaio orokorra otsaila 13 (ostirala) denok 15:00etan.
Larunbatetan LH 15:30 / BH 16:30 eta igandetan LH 11:00 / BH 12:00.
Txuri urdinen kazkabarrarekin
Eguberritako oporraldian 140 ikasle izan dira Txuri urdinera antolatutako arratsalde pasetan. Eskerrik asko gure ikasleei aukera hau eskaintzera animatu zineten begirale guztiei.
Eski irteera
Asteburu honetan DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleak ARETTEra joango dira eskiatzera. Ikastolen elkartearekin antolatzen ditugun irteera hauetan, eski ikastaroak jasotzen dituzte besteak beste. Asteburu honetan 80 ikasle joango dira eta hurrengoan, DBH3 eta DBH4 mailetako beste 100 ikasle joango dira.




