Heziketa digitala
Laskorain Ikastolatik, Mcsonrisas erakundearen laguntzarekin, urtarrilaren 20ean, asteartean, Usabalgo Areto Nagusian egingo den saioan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Saioa arratsaldeko 17:15ean hasiko da, eta bertan, teknologia eta heziketari lotutako gai garrantzitsuak jorratuko dira, besteak beste:
● Digitalki hezteko irizpideak.
● Teknologian nola hezi.
● Guraso kontrolen erabilera.
● Sare sozialen arriskuak saihesteko estrategiak.
Gogorarazi nahi dizuegu zuen seme-alabek ere saio hau jaso dutela ikastolan- aurten DBH1 eta DBH2n-, eta saio hau osatzeko asmoz, familiak ere parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Tailer hau LH5etik DBH2ra bitarteko ikasleen familiei zuzenduta dago, eta zuen seme-alaben hezkuntza digitalean laguntzeko tresna baliagarriak eskaintzea du helburu.
Saioa interesgarria eta erabilgarria izango delakoan, bertaratzeko gonbidapena egiten dizuegu. Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, eta edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Parte hartzeko asmoa duzuenok galdetegia betetzea eskertuko genuke.



