Laskorain abesbatzaren
Ikastolako Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du abenduaren 18an, 19:30ean, Arrameleko San Juan elizan.
Emanaldian LH3 eta DBH1 arteko 26 ikaslek parte hartuko dute, asteroko entseguetan egindako lana eta ilusioa jendaurrean erakusteko prest. Denetariko estilokoak izango diren zazpi abesti abestuko dituzte.
Kontzertuan, Ana Iparragirre (pianoan) eta Ibon Solinis (kaxoain) ere izango ditugu. Eta zuzendaritza lanak Naiara Mintegiak egingo ditu.
Bestalde, abenduaren 24ean kalera irtengo gara abestera, eta hemen bidaltzen dizkizuegu abestiak.
Gonbidatuta zaudete guztiok!
Fitxategia:



