Pantxis Bidarten
Aurreko astean, abenduaren 2an, "Musikariak ikastetxean" izeneko programaren baitan, Pantxix Bidart musikari lapurtarra izan genuen gure artean, eta DBH4ko ikasleoi eman zigun saioa.
Musikaren inguruko azalpenak emateaz gain, kontzertutxo bat ere eskaini zigun. Abesterako garaian entzuleokin jolastu zuen eta denok momentu zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea izan genuen!




