Nire gorputza
Azken aste hauetan, HH4 urteko lagunak, “Nire Gorputza” proiektuaren inguruan murgilduta egon dira. Gorputzeko atalak, organoak eta zentzumenak ezagutzen aritu dira, gure eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetuz.
Proiektuari amaiera borobila eman diote, HH2 urtekoen geletara joan dira ikasitakoa partekatzera. Horretarako, aurkezpen xume bat prestatu dute eta ikasleek gogotsu parte hartu dute.













