Abenduaren 3an
Joan den abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, festa handia izan zen gure ikastolan. Ikastolako ikasle, irakasle eta familiek aldarrikapen eta ospakizun eguna bizi genuen herrian barrena.
Goizeko lehen orduetatik kantujira izan zen nagusi: ikasleek, irakasle, famili eta erakunde ezberdinak batera kantuz bete zituzten kaleak. Lau haizeetara entzun ziren gure hizkuntzaren taupadak. Ederra izan zen kaleetan “Euskal Herrian euskaraz” bezalako abestiak, emozioz eta indarrez entzutea.
Baina festa ez zen hortxe amaitu… ipuin kontalariak, txokolatada, familien bingo musikatua eta beste hainbat jarduera izan genituen. Egun ahaztezin baten oroitzapena uzteaz gain, denon artean gogoratu genuen bide honetan aurrera eta hemendik aurrera ere, “Euskaraz bizi nahi dugu!” aldarrikatzen jarraituko dugula.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi..



















