Haur Hezkuntzako

Pasa den larunbatean, Hik Hasi-k Donostian antolaturiko Haur Hezkuntzako jardunaldi pedagogikoetan parte hartu zuten gure ikastolako HH-ko talde batek.

“Hezitzailea non haurra han, bakoitzaren lekua jolas librean eta mugimendu autonomoan” izenburupean, aditu ezberdinei entzuteko aukera izan zuten. Besteak beste Teresa Neira, hezitzaile eta formatzaile galiziarra, jolas librea eta mugimendu autonomoa konstruktibismoaren markoan kokatu zituena. Eta Alvaro Beñaran, psikomotrizista eta pedagogoak marko horretan hezitzailearen lekua deskribatu zuen. 

Jardunaldi benetan aberasgarria izan zen!