Auzolanerako

Dakizuen bezela gure ikastolaren ardatzetako bat komunitatearen parte hartzea da eta horrek horrela jarraitu dezan proposamen batekin gatozkizue.

Abenduaren 12an eta 18an, Sakramentinoetako patioan egingo ditugun auzolanetan parte hartzea gonbidatu nahi zaituztegu.

Abenduaren 12an prestaketa lanak egingo ditugu, gauza batzuk ezin baitira egun berean egin, adibidez; paretak garbituko ditugu, barandaua lijatuko dugu… abenduaren 18an margotu ahal izateko. 

Izen ematen dugunon kopuruaren arabera egin beharreko lanak bi egun horietan banatuko digutu.

 Elkarrekin lan eginez, gure ikastolaren inguruak hobetzeko aukera izango dugu, eta aldi berean, komunitate moduan indartu. 

  • Data: Abenduaren 12 eta 18. 
  • Ordua: 17:15
  • Tokia: Sakramentinoetako patioa.

Auzolan hauetakoren batean parte hartzeko prest bazaudete, mesedez, bete ondorengo galdetegia.  Izen-emateko epea abenduak 10, asteazkena, izango da. Ezinbesteko da guretzat galdetegia betetzea lanak kopuruaren arabera banatu ahal izateko.

Anima zaitezte!