Irakurklik

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak buru-belarri aritu dira lanean “Irakurklik” izeneko PROI-ean. Irakurketarekin zaletu gara liburu mota ezberdinetan murgilduz.

Gainera, komunitateari begirako ekintza ezberdinak aurrera eraman dituzte, audioipuinak txikienei kontatuz eta Usabal eraikineko liburutegi berria sortu eta atonduz. Ikastolako guraso eta familiak ere bisitan etorri zaizkigu irakurketaren inguruan hitz egitera. 

Liburutegia ezagutu nahi duen edonor etor daiteke gurera, guk hasi dugun proiektu txiki honetaz gozatzera!