Biologia-Geologiako ikasleak
Batxilergoko 1. mailako Biologia-Geologia arloan aritzen diren ikasleek irteera bat egin zuten azaroaren 20an Zumaiara. Bertan, Algorri Interpretazio Zentroko adituen laguntzaz, Deba eta Zumaia arteko kostaldeko geologia eta historia geologikoa ezagutu zituzten.
Arloaren baitan, bi irteera egin dituzte (lehen irteera Lizarrusti-Sarrastarrira izan zen). Irteera hauen helburu nagusia Geologian ikasitako edukiak bertan identifikatu, ezagutu eta egiten ari diren proiekturako ebidentziak bilatzea da. Horretaz gain, gure herrialdea hobeto ezagutu eta ikaskideen artean harremanak estutzeko ere erabili dituzte bi txangoak.













