Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko egunean, ekintza desberdinak egin ziren Laskorain Ikastolako maila desberdinetan, LHtik hasi eta Batxilergora arteko ikasleek lanketa desberdinak egin zituzten.

Eguna borobiltzeko Xixiliek eta LSB taldeko kideek, ekimen berezi bat antolatu zuten ikastolan. Egun hau oso garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako jarrera adierazteko eta ikastolako kideak gertatzen ari denarekin kontzientzia hartzeko helburuarekin egin zuten ekitaldi hau.

Beraien asmoa, ekitaldia Triangulon egitea zen, baina, eguraldiaren ondorioz Laskoraingo kantxa urdinera egokitu behar izan zen. LSBko ikasleek kantatu eta antzeztu egin zuten emakumeak pairatzen duten biolentzien inguruan, zer jasaten duten ikusteko. Indarkeria matxistaren eguneroko errealitateari ikusgarritasuna eman zien emanaldi hunkigarri honekin. Gainera, goizean geletan egindako lanketatik ateratako testigantzak erre egin zituzten ekitaldian, beldurrak desagerrarazteko modu sinboliko batean. Amaitzeko, dantza bateratu batekin eman zien amaiera ekitaldiari, elkartasuna eta indarraren batasunaren sinbolo.

Ekintza honen bidez, ikastolak argi utzi nahi izan du berdintasunaren eta tratu onaren aldeko konpromisoa duela eta, indarkeria matxistaren aurkako borrokan elkarrekin mantentzearen garrantzia