Ibon Oregiren hitzaldia

Batx1eko ikasleak lan eta lan aritu gara kirol egokituaren eta aniztasun funtzionalaren inguruko lanketa eta hainbat jarduera egiten, Gorputz Hezkuntza irakasgaian.

Gaia biribiltzeko, mahai-inguru bat antolatu dugu "Kabitu Ezinik" izenekoa. Lanketa hau guztia gauzatzeko oso laguntza interesgarria eduki dugu gure artean: Ibon Oregi surflaria gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzera eta bere bizipenak azaltzera. Ibon Oregi gorputz-hezkuntzako irakaslea izan zen. Maratoi bat prestatzen ari zela istripu tragiko bat jasan zuen 2020an; honen ondorioz, hanka bat galdu zuen. Ezkutatu eta depresioan erori ordez, indar handiagoz altxatu eta berrasmatu zen.

Oregik azaldu du nola laguntzen duen kirol egokituak bizitzako erronkei aurre egiten. Jarrera positiboaren eta ahaleginaren garrantzia ere nabarmendu du.