Oparitu Argitxori
Kaixo, euskaltzaleok.
Argitxo naiz, zuen laguna. Laster, abenduaren 3an, nire urtebetetze eguna izango da, Euskararen Eguna. Egun berezi honetan euskarak gure artean duen lekua ospatzen dugu, baina aldi berean, gure hizkuntza zaindu eta erabil dezagun gogorarazten digu.
Urtebetetzeak momentu politak izaten dira, eta niretzat garrantzitsuena zuekin partekatzea da. Horregatik, aurten, nire urtebetetzerako zuen marrazkiak jasotzea gustatuko litzaidake. Atera etxean dituzuen margolak, errotulagailuak eta orriak, eta marraztu nazazue elkarrekin. Marrazkiak idazkaritzan utzi abenduaren 2aren aurretik.
Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dugu eta zortedunak opari zoragarri bat izango du!
Bildutako marrazki guztiak jolastokian jarriko ditugu ikusgai ikastola denon artean apaintzeko
Mila esker
ARGITXO.




