Galtzerdi erdi
Aste honetan HH 3koak “Galtzerdi erdi” ipuinean oinarrituta hainbat jarduera egin ditugu laguntasuna lantzeko.
Haur bakoitzak bere galtzerdi berezia sortu du, bere gustuak eta izaera adieraziz. Jolas eta dinamiken bidez, desberdintasunak onartu eta elkarrekiko errespetua sustatu dugu.
Guztiok batera jolastu, barre egin, salto, margotu egin ditzazkegula ikusi dugu. Azkenean, haurrek ulertu dute denok ezberdinak izan arren talde bikaina osatzen dugula.






