Innovamat formazioa

Ostegunean, gure ikastolako LH eta DBHko familiek Innovamateko aholkulari baten eskutik formazio saio bana jaso zuten. Saio horietan, matematika ikasteko erabiltzen dugun materialaren eta metodologiaren inguruko azalpen zehatzak jaso zituzten: nola ikasten duten matematika euren seme-alabek, zergatik egiten den horrela, zein helburu pedagogiko dituen ikuspegi horrek, besteak beste.

Horrez gain, etxean laguntzeko aholkuak eta baliabide praktikoak landu ziren, eta familiek zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko bertaratzeagatik!