Hizkuntza ohituren inguruan

UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) antolatuta, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek “Ispiluari begira” izeneko saioan parte hartu dute.

Tailer honen helburua haurrek norberaren hizkuntza ohiturei buruz hausnartzea izan da.

Saioan zehar, ikasleek egoera desberdinen bidez aztertu dute zer hizkuntza erabiltzen duten eguneroko bizitzako testuinguru ezberdinetan —lagunartean, familian edo ikastolan, besteak beste—, eta bakoitzak bere ohiturei ispiluari begira erreparatzeko aukera izan du.

Jardueraren amaieran, ikasleek gurasoak gelara gonbidatu dituzte, egin dituzten hausnarketa eta ondorioak elkarrekin partekatzeko. Horrela, euskararen erabileraren inguruko lanketa familia-esparrura ere zabaldu da.