Ikastolako txikienak
Igaro dira ikasturteko lehen hilabeteak, eta gure haur txikienak dagoeneko ikastolako bizitzara ohitu dira.
Haurrek eta familiek ikastolarekin izaten duten lehenengo kontaktua gehienetan 0-3 urte artean gertatzen da. Aro berri horretan, lotura afektibo berriak sortzeko eta errutinetara ohitzeko egokitzapen prozesua behar-beharrezkoa izaten da. Haurren premia oinarrizkoenei begirunez eta sentikortasunez erantzutea izaten da gure helburu nagusia. Egokitzapena umearentzako ez ezik familia guztiarentzako prozesua izaten da, Laskoraingo hezitzaileak bidelagun dituztela.















