Ikusmen urritasunaren inguruko

Ikasleek ikusmen-urritasunaren inguruko sentsibilizazio saioa jaso dute AGI elkartearen eskutik. LH 2ko ikasleek esperientzia aberasgarria izan dute AGI (Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea) elkartearekin egindako sentsibilizazio saioan. Jardueraren helburua ikusmen-urritasuna duten pertsonen eguneroko errealitatea ezagutzea eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea izan da.

Saioan zehar, ikasleek ikusmen-urritasun mota desberdinak ezagutu zituzten, baita elkarteko kideek egunerokoan erabiltzen dituzten material eta baliabideak ere, hala nola letra handiko testuak, braille sistemako dokumentuak eta laguntza-teknologiko desberdinak.

Esperientzia praktiko gisa, saioaren amaieran, ikasleek “itsu moduan” oztopo-bide bat gainditu behar izan zuten bastoi eta kideen laguntza erabiliz, eta goal-ballean ere jolastu ziren.