Udaberriko eremua

Uda honetan berritze lanetan aritu gara eta Haur Eskolako Udaberriko eremua eraldatu dugu. Orain gure 0 eta 1-2 urteko txikienek espazio argiago eta politago batean jolastu eta ibiltzeko aukera izango dute.

Familientzat ere atseginagoa izango da gunea, denon artean bizi, partekatu eta gozatzeko ingurune goxo bilakatu baita.

Pozik gaude espazio berritu hau gure txikien eta familien eskura jartzeaz!