Euskadiko Orkestraren

LH4ko ikasleak Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan izan dira 'Musika Tantak' izeneko ikuskizunean.

'Musika Tantak' ikuskizun inklusiboa eta interaktiboa da, non musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen diren. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako pertsonaia ezagunen eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten parte hartzearekin, unibertso berezi bat sortu dute.

Talentu ezberdinek lekua hartu dute eszenatokian eta horrela, aniztasunak mundua aberasten duela erakutsi nahi izan digute.