Irakurklik
L.H. 4ko ikasleek Irakurklik izeneko proiektua lantzen ari dira. Irakurklik proiektuaren helburua, batez ere, irakurketa zaletasuna sustatzea eta testuen bidez komunikatzeko plazera txikienekin partekatzea da. Proiektu honetan parte hartu duten ikasleak taldeka antolatu dira eta L.H. 1. eta 2. mailako ikasleengana joan dira ipuinak kontatzera.
Txikienek oso ondo pasatu dute ipuinak entzuten, eta nagusiek, berriz, irakurketaren plazera partekatzeko aukera ederra izan dute.






