Flandiarrak

Urtero legez, Flandriako batxilergoko hainbat ikasle izan ditugu gure artean, 24 ikasle eta 2 irakaslez osaturiko delegazioa, hain zuzen ere. 10 urte luze joan dira elkartrukea martxan jarri genuenetik, eta makina bat ikasle eta familik parte hartu du esperientzia hau biziz.

Aurtengoan, elkarrekin lanean aritu dira aste osoan zehar, eta Europaren inguruan duten iritzia, expektatibak, nahiak eta ezinak partekatu dituzte, eta "Gazteen Europa" eraikitzeko urratsak eman. Horretaz gain, Tolosa, Donostia eta Bilbo bisitatu dituzte, besteak beste, eta euskal dantzak eta kirolak ere ezagutzeko parada izan dute, baita elkarrekin gozatzeko ere.

Amaiera festan, egindako lanak azaldu eta beraien esperientzia partekatu zuten trukan parte hartu duten familiekin. Martxoan izango dugu guk hara joateko parada.