Tolosa Goxua
Larunbat honetan Tolosa Goxua ospatuko dela eta, Eceiza gozotegiko Moira Eceiza eta Gipuzkoako Erlezain elkarteko kide den Bidatz Sasian ikastolara etorri dira LH 5. mailakoekin saio bat egitera.
Bertan, bihar, larunbata, Tolosako gozogileek, ikasleen laguntzarekin egingo duten gozoaren inguruan hitz egin dute.
Aurtengoan eztiarekin eginiko gozo bat prestatuko dute eta horren azalpenak eta errezeta bat azaldu dizkiete bisita honetan.
Gure Ikastolatik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako hamar ikasle doaz biharko ekintzan parte hartzera. Lehenengo txanda 10:00etan izango da eta bigarrena 11:00etan.
Animatu ikustera eta on egin!




