Udazkenaren koloretan
Udazkena gurekin da jada, eta gure ingurua kolorez betetzen hasi da: horiak, gorriak eta laranjak bazter guztietan. Kolore hauek inspiratuta, Zabalarretara egin genuen irteeran naturaren opariak bildu genituen: hostoak, fruituak eta adaxkak. Material horiekin esperimentatu eta gero, gure geletara eraman genituen, eta bertan bakoitzak bere udazkeneko zuhaitza sortu zuen guraize eta kolaren laguntzaz. Tailer polit honetan irudimena eta sormena izan dira protagonista!
Aste honetan, berriz, perretxikoak izan ditugu hizpide: udazkeneko basoetan aurkitzen diren mota ezberdinak ezagutu eta gure txokoetan sortu ditugu. A ze gozamena hartu duten txikiek naturaren magia ukitzen!












