Zenbat gaztain daude
Udazkeneko gauak gero eta ilunagoak dira, eta horrek esanahi bakarra du: Gau Beltza hurbil da! Ikastolan dagoeneko lanean dabiltza: kalabazak hustu, kandelak piztu eta trapu zaharrak astindu dituzte, giro misteriotsua sortuz.
Baina Argitxok beti dakar sorpresaren ukitua… Aurten ere erronka gozo bat proposatu du: Sakramentinoetako idazkaritzan gaztainez beteriko kaxa bat uzti du, eta familia guztiek asmatu beharko dute zenbat gaztain dauden barruan. Papertxoak idazkaritzan prest daude, eta bakoitzak bere estimazioa utzi beharko du.
Gau Beltzean, Argitxok eta bere laguntzaileek gaztainak kontatuko dituzte… eta noski, familia irabazlea argituko dugu! Atera zure kriseilua, piztu euskararen sua, eta eman magia apur bat Gau Beltzari!