Balenciaga
Aste honetan, DBH 4ko Arte Tailerreko ikasleak Balenciaga museoak gidatzen duen SML hezkuntza-programan hartu dute parte.
Programa honen helburua moda-kontsumo arduratsu eta jasangarriaren inguruan sensibilizatu eta kontzientziatzea da.
Horretarako bidelagun izan ditugu Ikertze elkarteko Lore eta Nagore, bai modaren-industriak ingurumenean eta jendartean duen eraginaren inguruan hausnarketa kritikoa bultzatzen eta baita Balenciaga museora, Getarira, egindako irteeran.







