Bide hezkuntzako
Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek Bide Hezkuntzako saio berezi bat jaso dute Kalapie Elkartearen eta Don Boscoko ikasleen eskutik. Lehenik eta behin, saio teoriko baten bidez oinezko eta txirrindularien oinarrizko arauak landu dituzte, errepidean modu seguru eta arduratsuan nola ibili behar den hausnartuz.
Ondoren, zirkuitu praktikoak egin dituzte ikastolako patioan, bizikletaren erabilera egokia eta trafiko-seinaleak errespetatzea praktikan jarriz. Oso saio aberasgarria izan da, eta ikasleek gustura eta motibatuta parte hartu dute.








