Erabilitako oliaren bilketa

EKOLIO proiektuak erabilitako sukalde olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Azken urteotan EKOLIOK KILOMETROAK sustengatu du. Aurten ere, bideari eusten jarraituko du, eta honela lagunduko dio  Elgoibarko ikastolari.

1.- 1000 €ko dohaintza.

2.- Ikastoletan jasotzen dugun erabilitako sukalde olioa, litro bakoitzeko 0,30 € KILOMETROAK-en alde.

Laskorain Ikastolak bat egin nahi du egitasmo honekin, eta horretarako zuen laguntza behar dugu.  Sukaldeko olio-erabilia jaso, eta brik edo ontzietan ikastolara ekartzea eskertuko genizueke. Horretarako ekarriko dizkiguten bidoietan sartu beharko dira ontziak (olioa ez da ontzitik atera behar).

Irailak 29 tik urriaren 13 ra arte izango duzue olioa ekartzeko aukera.