Eskerrik asko

Pasa den ostiralean, Sakramentinoetan agur beroa egin genion Miren Beñarani, haur txokoan eta jangelan urte luzez hezitzaile lanetan aritu den lankide eta lagunari.

Ekitaldia hunkigarria izan zen: Sakramentinoetako haur eta helduak elkarrekin bildu ginen eta kantuz egin genion agurra, Argitxoren abestia abestuz. Mirenek haurrei eskaini dien goxotasun eta hurbiltasun berezia izan ziren une hartan guztien aho bateko aitortza.

Ikastolan egindako lan aparta nabarmendu nahi dugu: haurren zaintza, irribarrea eta eguneroko arretarekin gure komunitatea aberastu du. Horregatik, zorionak eman nahi dizkiogu, eta, aldi berean, erretiroaz gozatzea opa diogu bihotz-bihotzez.

Eskerrik asko, Miren, ikastolan utzitako arrasto gozo eta maitagarriagatik!