Ikastolako gazteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako haur eta gazteek ilusioz eta gogoz betetzen ari dira  Argitxok egunero jarritako erronkak: Kilometroetako abestia entzun , euskal dantzak dantzatu, esaera zahar bat ikasi… Pausoz pauso, “Euskararen Zaindarien Diploma” eskuratzeko bidean doaz.

Erronka guztiak gainditzen dituztenean, diploma berezi bat eskuratuko dute. Argitxok, etxeetara eramaten dituztenerako, proposamen bat luzatu digu: familiok diplomei etxean lekua egitea, euskararen zaintza guztion ardura delako.

Ekimen honek erakusten du gure hizkuntza bizirik eta modu dibertigarrian bizi daitekeela, haurrek eta komunitateak elkarrekin sortzen duten magiari esker.