Kilometroetarako
Aurtengo KILOMETROAK jaiaren ospakizuna (urriak 5) ate joka dugunez, Elgoibarko Ikastolako kideok zuengana jotzea erabaki dugu zuen laguntza eskatzeko.
Dakizuen bezala, KILOMETROAK jai handia da, eta lan egiteko oinarrizko esentzia AUZOLANA da.
Bereziki TXOSNETAN lan egiteko zuen laguntza eskatu nahi dizuegu.
Beraz, oso eskertua izango ginateke deialdi hau zuen ikastolako komunitatean zabaldu eta laguntzeko prest dagoen jendea lortuko bazenute.
Erantzuna honako helbide elektronikora bidali ezazue, mesedez: gizabaliabideak2025@kilometroak.ikastola.eus (izena,helbide elektronikoa eta telefono zenbakia jarri mesedez, eta zehaztu goizez ala arratsaldea lan egitea nahiago duzuen).
Aldez aurretik eskertuz,
Elgoibar Ikastolako Giza Baliabideen Batzordea




