Lan-deialdia BH

Laskorain Ikastolak 2025/2026 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzan, arlo hauek emateko
pertsonak behar ditu:

1- Gaztelania (lanaldi osoa)
     - Filologia, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa zein gradu baliokideak
     onartuko dira.
2- Ingelesa (% 75eko lanaldia)
     - Ingeles ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa zein gradu baliokideak onartuko
     dira.

Lanpostu guztietarako beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan aritzeko irakaskuntza-masterra
eta Euskaran C1. Ingeleseko zein Frantseseko egiaztagiriak baloratuko dira.

Oharra: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta,
lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu behar dira.

Deialdian aurkezteko, bete ezazu galdetegi hau (arazorik baduzu, jar zaitez harremanetan
telefonoz edo posta elektronikoz). Hautagaitzak uztailaren 2an, 08:00ak arte, jasoko dira eta
elkarrizketak uztailaren 3an egingo dira.