Udalekuen zain

Udarako oporraldiak Udaleku usaina hartzen dute gurean!

Txikienek, Udaleku irekietan ibiliko dira; jolas, kirol, txango eta egun bereziek osatuko dute egitaraua. 200 ikaslek eman dute izena aurtengoan.

LH3tik aurrerako ikasleentzat antolatutako Udaleku, kanpaldi eta ibilaldietan 414 ikaslek parte hartuko dute.

LH3 eta LH4 ko 60 ikasle LEKEITIORA joango dira: Piraten eguna, euskal eguna, inauteri eguna... hauek ere ez dute aspertzeko aukerarik izango!

LH5 eta LH6 ko 110 ikasle GARDEra joango dira: Pirineotako leku zoragarriaz gozatzeko aukera ederra izango dute bertako kanpinean.

DBH1 eta DBH3 ko 144 gaztetxo MENDIGORRIAN izango dira. Garesera irteera egingo dute hauek.

DBH2 eta DBH4 mailetako 100 gaztetxo LEGUTIO - OTXANDIO - GASTEIZ udaleku ibiltarian ibiliko dira; Gorbeia mendia ere igoko dute.

ONDO PASA DENOK!

Guztia aurrera eramaten lana egingo duten begiraleei ere ANIMO!