Ikasturteari
Ikasturte amaierara iritsita, ekintza bereziez betetako azken asteaz gozatu dugu.
Inguruko txoko eta mendietara joan gara goiz-pasa, eta DBHkoek urrutigora joateko aukera ere izan dute: Sobronera, Donostiara, Aiotzeko urtegira...
Astelehenean, Musika Eguna ospatu genuen. Goiza ikastolako abesbatzarekin hasi genuen, eta ondoren trikitilari eta panderolek giroa berotu zuten.
Asteartean, ikasleek aurreko astean prestatutako artelanen erakusketa izan dute ikusgai. Herrialde ezberdinak gai hartuta, bakoitzak bere artelana sortu zuen, eta emaitzak ikusgarriak izan ziren: kolorez, formek eta kultur aniztasunez beteriko erakusketa zoragarri bat osatu zuten.
Asteazkenean, goiz pasa atsegina egin zuten, eta ostegunean, Sakramentinoetan begirada datorren ikasturtera bideratu zuten: 2025-2026 ikasturtean izango dituzten irakasle berrien bisita jaso zuten, trantsizioa errazago eta hurbilago bizitzeko aukera ederra izan zelarik.
Orain, atseden hartzeko eta oporrez gozatzeko garaia da. Uda ondoren berriz elkar ikusiko dugu, indarberrituta eta ikasteko gogo berrituekin