Biblioporrak 2025

Aurten ere, Tolosako Liburutegiak Biblioporrak gidak prestatu ditu haur eta gurasoen artean banatzeko, oporretan haur eta gazteek irakurketaz gozatzen jarrai dezaten. :

- Haur Hezkuntza (0-5 urte)

- LH 1. zikloa (6-7 urte)

- LH 2. zikloa (8-9 urte)

- LH 3. zikloa (10-11 urte)

- DBH (12-16 urte)

Mezu honekin batera adinez adin banatutako gidak jasoko dituzue. Bestalde, liburutegiko katalogoan gomendio gehiago aurkitu ahal izango dituzue. 

Kontuan izan gomendio guztiak liburutegian ditugula mailegatzeko prest eta katalogotik mailegu-eskaerak eta erreserbak egiteko aukera daukazuela. Eragiketa horiek nola egin jakiteko gure laguntza-bideoak ikustea gomendatzen dizuegu:https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/liburutegia/online-zerbitzuak/katalogoa

Aurtengo Biblioporrak txokoa ekainaren 25ean jarriko dugu martxan, Errotako ekintza-gelan, 3. solairuan. Txokoaz gozatu ahal izango duzue urriaren 3ra arte.

Haurren eraikinaren (Errota) udako ordutegia ondorengoa izango da:

Ekainaren 25etik abuztuaren 29ra: 10:00-13:30

Gomendioak zuen gustukoak izango direlakoan!