Ekintza bereziak

Aste honetan zehar, hainbat ekintza berezi antolatu ditugu Sakramentinoetan, ikasleek goza dezaten eta elkarrekin esperientzia berriak bizi ditzaten.

Herri kirolak, Uraren Eguna eta Kulturartekotasun eguna izan dira programaren ardatz nagusiak. Ekintza guztiak dibertigarriak eta aberasgarriak izan dira, eta haurrek disfrutatu dute jarduera bakoitzean. Urtero bezala, ekintza hauek bideratzeko,  DBHko ikasleen laguntza  izan dugu.

Eguraldi onak ere lagundu du eta, horri esker, dinamika asko aire librean egin ahal izan ditugu. Aste betea izan da, bizipen eta emozioz beterikoa!