Udaberri
Udaberri dantza taldeko hainbat kide Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoegana etorri dira bisitan, gure txikienei dantzaren magia hurbiltzeko asmoz. Aurkezpen dibertigarri eta aberasgarri baten bidez, Euskal Herriko leku desberdinetako dantzak ezagutarazi dizkiete haurrei, bitxikeria eta xehetasun interesgarriak partekatuz.
Helburu nagusia argia izan da: gure ikasleengan euskal dantzarekiko grina eta interesa piztea. Eta esan dezakegu lortu dutela! Txikiek ederki pasa dute, eta dantzen mundura hurbiltzeko lehen urratsa goxo-goxo egin dute.
Eskerrik asko Udaberri dantza taldeari, dantza eta kultura gure geletara ekartzeagatik!