Etorkizuneko ametsak marrazten
Gure 4 urteko ikasleek lanbideei buruzko proiektuari bukaera eman diote. Abiapuntua berezia izan zen: abesti baten doinuarekin hasi ziren, eta bitartean, irakasle bakoitzak abestiarekin lotutako lanbidea antzeztu zuen, haurrek jakin zezaten zein ogibide zen.
Maleta misteriotsu batek hitz-jolas bat ekarri zuen gelara, eta hortik atera zen proiektuaren izenburua: Lanbideak. Geroztik, familiak ere protagonista bihurtu ziren: batzuk gelara etorri ziren beren lanbidea azaltzera, eta beste batzuk bisitatzera joan ziren, ofizioak gertutik ezagutzeko.
Asmakizun dibertigarriak ere izan dira, eta ogibidea asmatzen zuten bakoitzean, ikasleek gelan ezkutatutako lanbideari lotutako objektua aurkitu behar zuten. Amaitzeko, haur bakoitzak marrazki baten bidez adierazi du handitan zer izan nahi lukeen. Bere ametsak kolorez beteta irudikatu dituzte!