Gabirin

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun zoragarri bat bizi izan zuten Gabiriako herrian aurreko ostiralean.

Goizean, paisaiaz gozatzeko paseo txiki bat egin zuten, eta ondoren frontoian, parkean eta inguruko zelaietan ibili ziren jolasean, lagunen arteko harremanak sendotuz eta elkarrekin ondo pasaz. Giro atsegin eta lasaian bazkari eder batez gozatu zuten.

Ondoren emozioz beteriko altxorraren bila jolasa egin zuten taldeka, pista bakoitza irudimenarekin eta elkarlanean interpretatuz. Eguraldi ona lagun, naturarekin harremanetan eta talde giroan bizitako egunak oroitzapen politak utzi dizkie haurrei eta irakasleei.