Eraldaketa pedagogikoa
Aste honetan bi saio izan ditugu ikastolako familiekin, euren seme-alabek datorren ikasturtean biziko duten eredu berriari buruzkoak.
LH 4ko familiek batetik, eta LH 6koak, bestetik, Laskorain Ikastolak abian jarri duen hezkuntza-eredua gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita xehetasunetan sartzeko eta galderak erantzuteko ere.
2025/2026 ikasturtean LH 5etik hasi eta DBH 3ra bitarte gelaratuko dugu azken urteetan ondu duguna, ikastolaren komunitatean adostu genuen pertsona-eredua garatzea helburu duen eredua.