Booktrailerreko sariduna
Tabakaleran, maiatzaren 28an, gauzatu da Gipuzkoako Liburu Gaztea egitasmoaren hamahirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia.
Bertan izan dira aurtengo Liburu Gaztea lehiaketako Gipuzkoako talde finalista eta irabazleak, aurtengo liburuaren trailerrik gustukoenak zeintzuk izan diren ezagutzen.
DBH 2ko Nahia Elosegi Balentziagak Azken dantza New Yorken (Elkar, 2020) liburuari buruz egindako booktrailerrak BI sari irabazi ditu.
Bata Publikoaren Saria, boto bidez erabakitakoa. Maila horretan bazuen aukerarik, finalista izan baitzen.
Gure harridurarako, ordea, aurkezleak adierazi du epaimahaiak norbanakoen kategorian aurkeztutako lanetako bat ere saritu nahi izan duela, Nahiarena, hain zuzen ere!
Ekitaldia ikusi nahi baduzue, klikatu hemen.